Anfitriones Turismo

Anfitrioiak

 

316a

Turismoko Anfitrioiak egitasmoa Espainako Turismoa 2020 Zerumuga Planaren barne dago, Bezeroa Balioetsi ardatzean, Kalitate Hautemana programan. Enpresa/leku turistikoen kalitatea hobetzea du jatorrizko xede, turista zorrotzenaren nahiak ere arras bete daitezen.

Orain dela hamar urte baino lehenagotik, Estatuko Administrazio Orokorraren asmorik behinenetako bat turismo sektorea ganoraz antolatzea da, sektore horretako enpresak eta lekuak merkatuan nagusi diren joerekin sinkronizatuz, turistarenganako arreta oinarri eta iparrorratz duten estrategiak eta ekintzak bultzatzeko, gure herrialdearen lehia-maila geroago eta gorago egon dadin.

Turismotik datorren aberastasun emaria zabalagotzeko, ezinbestekoa da produktu turistikoen alderdi guztiak hobetzea, materialak zein emoziozkoak. Xehetasunaren kultura, zerbitzuari dagokion sentimenduzko ukitua eta bezeroarekiko harremanak, ñabardura horiek indartzeko, sektoreko enpresa bakoitzak bere kabuz harturiko neurriez gainera, erakunde publikoek eta pribatuek, elkarlanean, helmen handiagoko programak egituratu behar dituzte.

Irizpide hori garrantzitsua da leku turistikoei dagokienez ere, haien alderdi bereizgarri paregabeak nabarmendu beharra baitago, lehia-maila igotzea lortuko bada.

Esaniko xedeak lortzeko, xehetasunaren kultura eta bezeroarenganako arreta sustatzeko behar besteko lanak egin dira, horien laguntzaz, bidaia hasi aurretik, iraun bitartean eta amaitu ondoren, oro har hautemaniko kalitatea hobetuz joan dadin.

Oinarrizko bi jardute ildoak hauexek dira:

  • Bezeroarenganako arretari dagokionez, xehetasunaren kultura bultzatu, zerbitzu turistikoetako emaileak sentikor bihurtzeko eta trebatzeko programen bidez (Xehetasunaren Kultura Programa).
  • Leku turistikoak ederreztatzeari lagundu, jokaera horrek eragin onuragarria baitu bezeroak hautematen dituen alderdi guztietan (Turismogune Apainak Programa).