Turismogune Apainak
Programa honen xedea bezeroak leku turistikoen kalitate ona hautematea da. Hortaz, hainbat ekimen eta jardun bideratu dira, turismoguneen edertasuna hobetzeko, leku bakoitzaren alderdi eta bereizgarriak kontuan harturik.
Aspalditik Espainian garaturiko turismo ereduak lurraldearen eta herrien berezko kalitateari bizkar eman ez ezik, kalte egin izan die ingurumenari, aberastasun arkitektoniko, kultura ondare eta, batez ere, leku publikoei.
Udalek egitasmo batzuk prestatu dituzte, dinamika tamalgarri hori aldatzeko, kaleak eta eraikinak zaharberritu, inguru bereziak babestu eta, oro har, leku turistikoen erakargarritasuna lehengoratzeko.
Turismogune Apainak programak xede horixe edukitzeaz gainera, osoko estrategia bateratua erabiltzea proposatzen du, turismoaren ikuspuntutik Espainiak duen irudi erakargarri berezia indartzeko. Halatan, bezeroari eskainiriko zerbitzua gertakari atseginez biribildu beharko da, turismo sektoreko gune bakoitza bere inguruko gizartearekin uztartu, kultura-ondarea begirunez zaindu, enpresa-sarea sendotu, eta lehia- eta berrikuntza-mailari igotzen lagundu.
Aldi berean, turismo eredu berria jasangarriago izatea ere lortu nahi denez gero, ingurumen arazoekiko erantzukizunari lehentasuna emango zaio, aipaturiko ereduaren oinarrietako bat dela agerian egon dadin.
Azalduriko guztia lortu ahal izateko, birgaitze ekimenak garatzen ari diren eragile publiko eta pribatuekin batera lan egin behar da, betiere gogoan edukirik osoko estrategia ezinbestekoa dela, anitz sektore batu eta hurrengo gai garrantzitsuak jorratuko badira: zertasuna eta irudia, bizi-kalitatea, hiri- edota lurralde-sistemak, funtsezko ingurumen-sektoreak, leku turistikoen ondoko tokietan agertzen diren negozio aukerak eta herritarren partaidetza.
Programa honetan leku turistikoetako kudeatzaileek behar beste tresna aurki ditzakete, nork bere lekua ederrezta dezan:


